top of page

Nor naiz?

Alaine. Zure KIDEa. 

2000. urtean unibertsitateko ikasteketak hasi nituen eta denak bide berri bat hartu zuen. Hizkuntzen munduan buru belarri murgildu nintzen eta haurrrekin hasi nintzen lanean, geroago enpresa munduan ere lana egiteko.

2020 urtea. Inoiz baino gehiago ditut hizkuntzak nire pasioa eta hauek ingurukoei transmititzea gustatzen zait. 

Urteek eman didaten esperientziarekin ikasi dut pertsona bakoitza mundu bat dela bere bizipen, arazo, motibazio, helburu eta indarrekin.

 

Batzuentzat zailagoa izan daiteke hizkuntza bat ikastea. Haur askorentzat amesgaizto bihurtzen dira hizkuntzak ikasteko beharra.

Nire lana hizkuntzatik haratago doa. ZURE hizkuntza-beharrak aztertuko ditugu, helburuak finkatu eta ondoren hauek aurrera eramaten lagunduko dizut. 

 

Agian beti nahi izan duzu Londresera joan zure lagunekin baina ez zarete animatu (lotsa? nagusiegiak? zer esango dute familiakoek?). Hitz egin nirekin eta antolatuko dugu bidaia! Zuekin joango naiz eta ingelesa praktikatuko duzue inoiz egin ez duzuen bezala! 

 

Haurrek ingelesa modu natural batean sentitzea nahi? Etorri gure Cooking Workshop batera scones batzuk egitera!

 

Edo paseatu dezagun in English egiten dugun bitartean!
 

6K0A4501.jpg

Deitu edo idatzi nirekin hitz egiteko. Nahi duzun guztia kontatuko dizut eta zure zalantza denak argituko ditut konpromisorik gabe. Gauzak modu lasai eta umoretsuan egiten ditugu hemen. 

Gure baloreak errespetua, gertutasuna eta nortasuna dira.

bottom of page