top of page
  • Writer's pictureAlaine Altube

10 NETFLIX SAIO INGELESEZ HAURREKIN FAMILIAN IKUSTEKO

Updated: Aug 31, 2021

Beti izaten dugu momentu bat familian sofan jarri eta zer ikusiko dugun ez dakigula. Hemen KIDE language coachingen gomendio batzuk familian ikusteko. Zeintzuk dira zuen gustukoak? Zeintzuk gehituko zenituzkete? Idatzi iruzkinetan!!!!

1. NAILED IT

(USA/UK/...)

[+7]

Sukaldean bai, baina ez ohituta gauden sukaldari apartekin. Traketsetan traketsenek umorearekin postre apainenak egien saiatuko dira emaitzarik dibertigarrienekin. Gauzak gaizki irtetzen bazaizkigu ere barre egin dezakegulako. Epaimahai bikaina Nicole Byer aktore eta Jacques Torres chocolaterirerarekin Estatu Batuetan.


2. TINY HOUSE NATION

(USA)

[+7]

Amesgaiztoa batzuentzat, ametsa besteentzat. 30 metro koadrotan bizitza egitea omen da askoren ametsa saio honen arabera. Guretzat autokarabana xarmant baten bizitzea besterik ez. Barne-diseinua, brikolajea, bitxikieriak.... posible al da horren leku txikian benetan bizitzea?


3. H2O

(AUS)

[ALL]

Itsaslamia bihurtzen diren neska arruntak eta beraien abenturak Australiako hondartza eta itsaso ikusgarrietan. Askotan hain urruti dagoen lurraldea baina hain antzekoa den Australia ezagutzeko aukera ematen digu.

Hizkuntza, ohiturak, kultura,... beste zerbait gehiago ematen digu.


4. HATERS BACK OFF!

(USA)

[+7]

Sare sozialek, internetek,... zer daukate horren erakargarriak izateko? Kasu honetan nahiko surrealista da, baina konektatuta sentitu gaitezke bere buruaz ziurregi dagoen neska honekin eta YouTuben fama bila ari dena talentu gabe baina familiaren babes guztiarekin.


5. YOU VS WILD

(UK)

[+7]

Bear Grylls berriz abentura bila. Oraingoan guri eskatuko digu nola segi aurrera eta, familian adostu ondoren, erabakia jakinaraziko diogu. Modu inteeraktiboa. Abentura gustuko dutenentzat.


6. PUP ACADEMY

[ALL]

Harry Potter eta Air-Bud nahastuz gero lortzen dugun saioa da hau. Ez dago magiarik, baina kutsu hori dauka. Ikastetxe elitista batean dauden txakurrak eta bertara sartu berri den kale-txakurra. Txakurrak, txakurkumeak eta hauek guztiak hizketan; nola ez da guztion gustukoa izango?




7. BRAINCHILD

(USA)

[+7]

Pharrel Williams abeslariak ekoitzitako saioa eta esperimentu zientifikoak denak bat. Ez dira soilik fisika, matematika edo kimika bakarrik landuko. Emozioek, ametsek, superheroiek, motibazioak, eta abar luze batek bere lekua izango dute esperimentuen leku honetan. Zientzia garai berriei egokituta.



8. THE CROWN

(UK)

[+13]

+ 65 urte erregina bezela, eta a zer nolako urteak! Gerrak, krisi ekonomikoak, krisi familiarrak, eskandaloak, pandemiak, ... zer ez ote da gertatu bere erreginaldian? Elizabeth IIaren historia ikasteko eta ikusteko saiorik onenetarikoa. Aktore zerrenda azpimarragarria bere denboraldi guztietan. Kontutan hartzeko gauza bakarra ez dela gomendagarria 13 urte azpikoendako.



9. TOP GEAR

(UK)

[+7]

Motorra daukan edozein ibilgailu. Probatu. Ikusi. Disfrutatu. Testeatu. Lasterketak. Erronkak. Pertsona famatuak. Eta guztia formatu bisual ikusgarri batean. Airean urtean daramatzan programa bat da, eztabaidarik sutsuenak piztu dituena. Hala ere, denbora familian pasatzeko eta disfrutatzeko aproposa.




10. A LITTLE HELP WITH

CAROL BURNETT

(USA)

[ALL]

Zer gertatzen da heldu batek haur kuadrila batengana aholku eske jotzen duenean? Edozer gauza! Carol Burnetten esperientziarekin gidatutako saio honek gazte, ez hain gazte eta nagusiagoak elkartzen ditu. Saio honetako gonbidatuak Netflixeko aktoreak dira, dena etxean gelditzen da!

13 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page