• Alaine Altube

2020-2021 ikasturtea. Ni online nago, eta zu?

2015. Non ikusten duzu zure burua hemendik eta bost urtetara? Ez dut uste 2020ko apirileko egoera asmatuko zenukeenik. Ez zuk ezta inork ere, edo?


Mundua gelditu zaigu. Ordu, egun, aste eta hilabete batzutarako.


Eta horrek arazoak ekartzeaz gain aldaketak ekarri dizkigu.


Baina guk, hemen, KIDEn, aldaketak aukera berriak bezela ikusten ditugu.


Hego Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 25ean ikastetxeetara bueltatzeko asmoa duten gutxien artean Batxilergoko, 4. DBH eta Lanbide Heziketako ikasleak omen dira. Zer gertatuko da baina 2019-2020 ikasturte amaierarekin? Eta nola hasiko dugu 2020-2021 ikasturtea?


Cambridge Universityk erabaki zorrotz eta zehatza hartu du: 2020-2021 ikasturteko eskola denak online izango dira, pertsona gutxiko lan-talde edo bilera gutxi batzuk salbu.


Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan aritzen garenok, berriz, zer egin dezakegu?


  1. Ezer gertatu ez balitz bezela egin eta betikora bueltatu.

  2. Online eman saioak (edo ematen jarraitu batzurentzat)

Funtzionatuko luke?

Jarraian ikusi eta aztertuko dugu KIDEren kasua. Ia gure hiru zutabeak mantentzeko gai izango ginatekeen: GERTUTASUNA - NORTASUNA - ERRESPETUA.

Horretarako, KIDE language coachingen eskaintzen ditugun zerbitzuak bananduta aztertuko ditugu alde positibo eta negatiboak aipatuta.

KIDS (4 urtetik aurrera)

  • Sorpresa elementu gehiago gehitu daitezke. Pantailatik kanpo ikusten ez diren hainbat elementu gehitu daitezke; gela kontextu baten barruan ikusi egingo zituzketenak.

  • Atrezzo gehiago erabili daiteke. Croma batek atzealde infituak jartzea eskaintzen du eta haurrak mundu ezberdinetara eraman ditzazkegu. Ordenagailua arbela digitala bezela erabili dezakegu.

  • Ordutegi malguak dituzte (goiz zein arratsalde). Oraindik ikastetxeetan erabateko funtzionamenduan hasi ez direnez ez dituzte finkatutako ordutegirik.

  • Aurrez grabatutako ekintza bat Youtube bezelako plataforma batean eskegi daiteke gero eskura izan dezaten; edo emailez zein whatsappez bidali daiteke beste edozein momentutan erabiltzeko.

  • Ipuin kontaketak bezelako ekintzek joko handia ematen dute. Gaiak jorratzeko, hiztegi berria sartzeko, denborapasa bezela, historia eta kultura lantzeko...


  • Nagusi bat behar dute aldamenean (gutxienez 6 urte arte).

  • Eskulanak edo jolasak oso mugatuta gelditzen dira. Kontaktu zuzena ez egotean zailago egiten da horrelako lanak egitea.

  • Haur askorentzat mundu digitala oraindik arrotza da eta beldur eszenikoa oso arrunta da (ez dute kamara aurrean egon nahi, ezta hitz egin ere). Inolaz ere ez bazaio haurrari bultzatu edo behartu behar parte hartzera ohitzen joatea gomendatzen dugu, poliki-poliki eta bere erritmora.



TEENS (12 urtetik aurrera)

  • Natibo digitalak. Informatika eta interneta beraien bigarren etxea da eta askotan guk baino hobeto dakite non eta zertan dabiltzan (gure aliatuak bezela ikusi behar ditugu).

  • Edozein aldaketan aurrean ondo moldatzen dira eta ez daukate beldurrik. Hasiera batean kexatzen badira ere laster onartu eta gustura egongo dira.

  • Hiru behar zehatzetarako ikasi behar izaten dute atzerriko hizkuntza: errefortzu-klasea, azterketa-prestaketa eta selektibitatea. Ikastetxeetara itzultzen ez diren heinean azterketak ere online egiten dituzte eta hauek ere ezberdinak izaten dira, orain denboran motzagoak dira eta aukera anitzeko erantzuneko galderak izaten dira.


  • Guk baino gehiago dakitela uste dute eta azken trikimailuak erabiliko dituzte gu engainatu nahian; batez ere, motibazio gabeko ikasle batek. Pantailaren beste aldean egoteak bere arreta mantentzea zailtzen du. Horregatik, egiten diren ariketak, denboran motzagoak eta askoz erakargarriagoak izan behar dira.



ADULTS (18 urtetik aurrera)

  • Jada Y belaunaldia dira helduak direnak orain, edo milenialak. Beste pentsaera mota bat dute beraien gurasoen belaunaldiarekin alderatuz eta ez diote teknologia berriei beldurrik.

  • Erruz kuriosoak direla esaten da. Ez dute leku berean denbora luzez egon nahi (ez bizi ezta lan egin), Irakaskuntza-teknika berriak probatzeko ez dute oztoporik izaten.

  • Dirua gastatzeko beldurrik ez dute, nahiz eta gero diru gabe gelditu. Probatzeko lehenengoak izango badira ere gero ez dira bezerorik lehialenak izango. Balioa erantsi behar zaio eskaintzen diogun zerbitzuari.


  • Inkorformistak dira. Beti nahi dute gehiago, edo beti zerbait aldatu daitekeela egoten dira. Saioak aldaketa konstante bat izan behar dira beraien arreta mantentzeko.

  • Malgutasun gehiegi. Ez dira errelebotan lan egiten duten pertsonak, oro har, edo bulegoko 9etatik 5etarako ordutegia dutenak. Oso tarte motzarekin ordutegiak aldatzeko ohitura daukate askotan beraientzat gauzarik arruntena izanda eta gu ere horretara moldatu behar gara.

  • Ordaindu eta ez agertzeko joera handia daukate. Ez diote diruari horrelako balore handia ematen, bai, ordea denborari. Beraiekin ematen dugun denbora guztiz probetxuzkoa izan behar da.

  • Turnkey solution hizkuntza-ikasketan. Guztiz osaturiko eta edozein bezerorentzat (ikasle, gure kasuan) balio duen zerbait behar dute, momentuan bertan eta ahalik eta esfortzu gutxien eginda. Honek esan nahi duena da, jarrera oso pasiboa izan ohi dutela: ez dute galderarik egiten, ez dute ezer idazten, ez saioetatik kanpo lanik egiten, ...



BUSINESS (enpresak)

  • Ohituta daude online mundura. Aspaldi da enpresa-munduan bilera asko online egiten dirala (Skype, Webex). Ez da arazoa izaten lanean egonda ere, saioa hastera badoa, tartea hartu eta ordenagailuan gurekin egotea beharrezkoa den tartea.

  • Online erremintak ezagutzen dituzte. Eta arazorik izanda ere ez dute galdetzeko arazorik edo beraien enpresako teknikariari laguntza eskatzen diote.

  • Geroz eta motibazio gehiagorekin ikusten dira. Lehen etxetik lanera, eta gero berriz hizkuntza-eskolara joan behar ziren etxera itzuli baino lehenago. Orain bidaia bat gutxiago daukate.


  • Ez dago ordutegi finkorik. Ez dio axola malgutasunarekin jokatzea eta ordu batzuko tartearekin finkatzea saioak edozer gerta daitekeelako enpresan. Gomendagarriena eguneko lehenengo orduetan izatea da; eguneko lehenengo emailak eta deiak erantzuten hasi aurretik.

  • Segurtasuna eta hackerrak. Enpresaren arabera bere segurtasun maila ezberdina da eta hori kontutan hartu behar da beti. Batzutan online saioetarako erabiliko den softwarea beraiek aukeratutakoa izango da, bestetan konfidentzialtasun akordio bat sinatu beharko dugu edo beraiek ezartzen dizkiguten neurriak jarraitu beharko ditugu.



Beraz, bai, gure ustez aukera asko daude atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak aurrera egiteko. Egia esan hankamotz gelditzen den saila haur txikienena litzateke. Gure iritziz, 7 urte baino gutxiagoko haurrek modu naturalean ikasi behar dute edozein hizkuntza; hau da, jolasean, lagunekin, marrazten, margotzen, ipuinak entzuten, abenturak izaten lagunekin, etabar... eta horretarako nahitaezkoa da kontaktua egotea. Ezinezkoa da haur bat pantaila baten bitartez heztea, posible da gaiak ikastea; baina ez dira gauza bera. Horregatik, KIDEn ez dugu inolaz ere haur txikien online irakaskuntza gomendatzen. Haurrek deskubritu, esploratu, disfrutatu eta bizi egiten behar dutelako ikasteko.



Pertsona nagusiagoendako, eta beraien heziketaren osagarri bezela, hizkuntzak online ikasten laguntzeko baliagarria ikusten dugu online dauden hainbat sistema.

14 views0 comments

Recent Posts

See All