top of page

YOUTUBEN JANARIA PROBATZEN!

KIDEn entretenimenturako tartea ere badaukagu! Eta gauza berriak ikasteko ere bai!


Horretarako bideo-sail berri bati ekingo diogu Kide LC kataian gure Alainerekin. Bera izango da munduko hainbat tokitako gauzak (janariak, edariak, jantziak, garraioak,...) probatzen eta bere iritzi pertsonala emango diguna.


Lehenengo bideoa Ameriketako Estatu Batuetako janaria probatzen izango da. Gustatuko ete zaio Alaineri jango duena? Zer uste duzu? Nahiko mizkina dela esan dugu beti KIDEn ;)


Bideoa ikusteko HEMEN sakatu. Nahi baduzu eman like bideoan eta gustuko baduzu partekatu lagunekin, familiarekin, lankideekin...


Bestela ere, KIDE Language Coachingen Youtube kataian gauza asko aurkituko dituzu:

  • irregular verbs ikasteko bideoak

  • Eskoriatzako Atxorrotxeko kondaira

  • Cambridge University C2 (Advanced) azterketa gainditzeko laguntza


ETA EZ AHAZTU!! Oraindik bideo asko dauzkagula zuretzat!!!!!! Alainek oraindik ez daki zenbat sorpresa ditugun beretzat. (kar kar kar)


P.S. : Zure ideiak ongietorriak dira eta idatzi iruzkinetan. Zer bideo ikustea gustatuko litzaizuke??





13 views0 comments
bottom of page