top of page
  • Writer's pictureAlaine Altube

ZER DA LANGUAGE COACHING ETA NEUROLANGUAGE COACHING ®️?

Updated: Aug 31, 2021

Language coaching edo hizkuntza coachinga coaching deritzon arloan dauka bere funtsa. Coachingaren inguruan beste post batean hitz egiten dugu (hemen), baina hona hemen coachingaren puntu garrantzitsuak:

  • Ideak antolatzen laguntzen dizu.

  • Erabakiak hartzen laguntzen dizu.

  • Helburuak finkatzen laguntzen dizu.

  • Ekintza-planak sortzen eta aurrera eramaten laguntzen dizu.

  • Zure berezko gaitasunak garatzen laguntzen dizu.

Argi dago, beraz, coach bat zu laguntzeko dagoela. Coacha bideratzaile edo bitartekari bat izango da.



Zer da orduan language coach bat?

Coachingaren oinarriak hartu eta hizkuntzen-irakaskuntzan aplikatuko dituen coach saioak dira.


Eta zer da Neurolanguage Coaching (R)?

Coaching sistema berritzaile bat da, norbanakoak hizkuntzak barneratzeko metodo paregabea.


Zergatik behar dut Neurolanguage Coach (R) bat?

  1. Emateko era paregabea da, garunarentzat jatorra den komunikazioa erabiltzen da.

  2. ICFk bermatutako kurtsoa da (ICF estandarrekin; helburu-finkatzea, ekintzak finkotzea, motibazioa, konpromisoa eta helburuen azterketa landuz).

  3. Arazo, oztopo eta hauen sortzaile emozionalei irtenbidea aurkitzeko berezko gaitasunak aplikatzen dira.

  4. Ikas-prozesuaren inguruan arazoei irtenbidea aurkitzearen inguruan coaching estrategiak erabiltzen dira.

  5. Neurozientzia, inteligentzia emozionala eta psikologia arloetako jakintza aplikatzen da.

  6. Ikasle bakoitzak berezko ibilbide pertsonalizatua eta banakakoa dauka.

  7. Ikasle bakoitzak berak nola ikasten duen diagnostikatzen da.

  8. Irakaskuntza tradizionalarekiko estruktura ezberdina dauka.

  9. Garunak hobeto nola ikasten duen jarraitzen duen berezko coaching modeloa da.

Ez da hizkuntzak irakastea.

Coaching saioen bitartez coacheeak (bezeroa, ikaslea...) bere bidea egitea eta hizkuntzak ikasten laguntzea da.



20 views0 comments
bottom of page