• Alaine Altube

10 PELIKULA INGELESEZ eta FAMILIAN IKUSTEKO

Updated: Aug 31

Hizkuntza bat ikasteko onena era naturalenean jasotzea (ikastea) dela diogu guk. Txikitan gure inguruan dagoena jaso eta hori erreproduzituz hasten gara hitz egiten. Eta bigarren edo hirugarren hizkutzaren kasuan ere modurik aproposena hori dela pentsatzen dugu,


KIDEn familian disfrutatzeko ingelesezko pelikula zerrenda bat proposatzen dizuegu horretarako


Agian ez dira historiako pelikularik onenak izango, baina guretzako, hizkuntza aldetik eta familiakide guztientzat balio handia duten filmak dira. Zer deritzozue zuek? Utzi zuen iritziak iruzkinetan edo esan zein kendu edo gehituko zenukete zerrenda honetara.


1. THE LION KING

(1994)

Disneyren klasiko handienetarikoa bihurtu da urteekin. Balore handiak transmititzen dizkio haurrei (eta ez hain txikiei!). Beldurrei aurre egiten, familiaren garrantzia,... orain arte espainolez ezagutzen dituzuen abestiak zergatik ez ingelesez ikasi?

Bikoizketa lan aparta dauka pelikula honek: Matthew Broderick, Jeremy Irons, Rowan Atkinson, Whoopi Goldberg edo Jim Cummings bezelako izen handiekin. Ez diote izen handia ematen bakarrik pelikulari, azentu eta aukera handiak daude ingelesa praktikatzeko.

Nagusi zein gazteenak hunkitzeko balio duen pelikula.


(2019)

Ez dauka inbidiarik izan behar 25 urte lehenagoko filmari. Efektu berezi berriek beste ukitu bat ematen diote, baina funtsean remake polit bat da. Zale amorratuak direnak konturatuko dira eszenatxoren bat edo beste falta dela, zuk aurkitu duzu?

Garaietara hobeto moldatu da eta aktoreek zerrendak zentzu handiagoa dauka oraingoan. Asko eskertzen da beraien hitz egiteko modua publiko handirako pelikula batera zuzenduta egotea.

1994ko abestiak ingelesez ikasi badituzu zergatik ez orain bertsio modernoago abestu?


2. FROZEN

(2013)

Oraindik ez baduzu entzun "Let it go! (¡Déjalo!) ingelesezko bertsioan ez dakigu zeren zain zauden! Hitz jokoz betetako pelikula da, erraza jarraitzeko, maitasun historio garrantzitsu gabe eta emakumeen ahalduntzea azpimarratzen duena. Olaf elur panpinak haurrei barre eragiten die, baina nagusiek ere barre egiteko aukera paregabeak izango dituzte haurrek zergatik ari diren barrezka jakin gabe! Familian ikusi, disfrutatu eta ikasteko!

KIDEren superproposamena: beste hizkuntzaren bat hitz egiten baduzue etxean, aprobetxatu eta FROZEN hizkuntza horretan ikusi eta konparatu!

3. SHREK

(2001)

Horren ez haur txikiak etxean dituztenentzat aukera paregabea da. Betiko maitagarrien istorioa da baina ikutu moderno, ganberro eta berezi batekin. Barreak guztiontzat ziurtatuta daude, entretenimentua gaur egungo abestiekin ere bai.

Hemen, berriz ere, aktore apartak ikusteko aukera daukagu; baita hainbat nazionalitatekoak eta hizkera motak dituztenak: Mike Myers, Eddie Murphy, Cameron Diaz, Vincent Cassel, Jim Cummings (honezkero ezaguna egingo zaizue ezta?), eta abar.


Bizi garen mundu globalizatuan ingelesa zubi-hizkuntza dela kontutan hartuta; munduan dauden doinu, kutsu, dialekto, azentuetara ohitzea komeni zaigula ez ahaztu!

4. ALVIN AND THE CHIPMUNKS

(2007)

Bihurrrikeriak egiten ikustea da gehien gustatzen zaiena haurrei. Eta gutako nagusi asko oso identifikatuta sentitzen gara bihurritxo horiekin ere bai.

Batzuek gogoratuko dituzue urtxintxa hirukote hau telebistan ikusi izana gazteagoak ginenean. Orain modernizatu egin dira eta abesti garaikideagoak abesten dituzte. Nahi izanez gero, pelikula bat baino gehiago ere badaukate eta telebistan ere ikus ditzazkegu mutiko bihurtuta.

Hitz egiten duten animalia maitagarri eta bihurri batzuk gure inguruan bizi ez eta abeslari famatu bihurtzen direnak? 92 minutuko entretenimentua ingelesez.




5. DESPICABLE ME

(2010)

Bello! Me want banana!

Ez duzu ulertu? Agian pelikula honek nahi gabe lortu duen onena dira praka urdinezko zerbitzari horiak, Minionsak.

Algara solteak lortzen dituen pelikula, momentu hunkigarri faltarik ez duena.

Maltzurra zintzoa ote da? Edo zintzoa ez da sekula maltzurra izan?

Steve Carell aktoreak bere ahotsa ematen dio Gru maltzurrari. Kontutan izan azentua aktoreak berak asmatutakoa dela nahiz eta Europa Ekialdeko lurraldeetako biztanleena gogora ekartzen digun.


6. CHARLIE AND THE CHOCOLATE FACTORY

(2005)

Johnny Depp bere saltsan beste pelikula batean Tim Burtonen gidaritzapean. Entretenigarria bere horretan 1971ko pelikula ikusi gabe bazaude ere, edo Roald Dahlen liburua irakurri ez baduzu ere. Ooompa Loompak ezagutuko dituzue, goxoki ezberdinak sortzeko leku miragarria,...

Zerrenda honetako pelikula guztien artean agian hizkuntza maila zailena jartzen diguna da hau. Hitz joko zailak eskaintzen ditu, goxokien izenak aldrebesak izan daitezke eta abestietan galdu gaitezke; gainera nahiko azkar hitz egin dezakete tarteka. Baina ez eman garrantzirik eta .beste barik, ikusi eta disfrutatu pelikula; belarria hizkuntzara egiten joan daiteke horrela.

Charlie haur txiroak bere bizitzako saria irabazi du eta inork sekula ezagutzea lortu ez duen txokolate fabrika ikustea lortuko du. Nork ez luke halako saririk nahi? Roald Dahlen mundu magikoa, Tim Burtonen fantasiarekin nahasi eta Johnny Depp aktorearen arte guztia gehituta.


WILLY WONKA AND THE CHOCOLATE FACTORY

(1971)

Benetako klasiko bat ikusi nahi familian? Hemen 2005eko pelikularen argumentu berdina daukan beste pelikula. Eta bai, Roald Dahlen liburuan oinarrituta dago. Are gehiago, nahiz eta azkenean lana errefusatu, Roald Dahlek berak idatzi zuen gidoia. Gero egin zitzaizkion aldaketekin gustura ez eta ukatu egin zuen lana.

Gene Wilder izango da oraingoan Willy Wonka txokolate fabrikako jabea eta Mel Stuartek zuzenduko du pelikula.

Beste erritmo batean doa duela ia 50 urteko filma, baina oraindik familian ikusteko modukoa da.

Hizkuntza aldetik agian bertsio berriak baino erraztasun gehiago eskaintzen ditu.



7. PADDINGTON

(2014)

2019an Ameriketako Estatu Batuetan 786 pelikula-estreinaldi izan ziren, Erresuma Batuan, 188. Hau da, guk kontsumitzen ditugun (edo kontsumitu ditzakegun) pelikulen gehiengoa estatu batuetako ingelesez dira. Aldiz, guk eskoletan ikasten dugun ingelesa britainiarra da eta egiten ditugun azterketak ere britainiarrez dira.

Paddington hartza baino animalia polit eta baldarragorik ez dago ingelesa praktikatzen lagunduko digunik.

Nola heldu daiteke Peru ilun eta urrutienetik Londresera?

Azpimarratzekoa berriro ere aktoreak: Ben Whishaw, Hugh Bonneville (Downton Abbey), Sally Hawkins (Persuasion), Madeleine Harris, Nicole Kidman, Peter Capaldi (Doctor Who), eta abar.

8. WALLACE AND GROMIT: THE CURSE OF THE WERE-RABBIT

(2005)

Wallace eta Gromit 1989tik ari dira gu entretenitzen, nahiz eta Gromitek ez duen hitzik ere esaten (lasai, Wallacek bai). Hala ere, txakurrik azkarrena da Gromit. Stop motion teknikaren bitartez egindako pelikulak dira eta hizkuntza aldetik erraz ulertzen dela esan daiteke.



9. SPACE JAM

(1996)

Marrazki bizidunak eta benetako aktoreak. Bugs Bunny eta Michael Jordan. Kirola (NBA) eta haurrentzako marrazkiak. Nahasketa bitxiak badira ere emaitzak guztiz harrituta utz gaitzake.

Guztiz kontrajarriak diren bi munduak elkartzean sortzen den dinamikak familia guztiarentzat entretenimentua eskaintzen du. Nagusienek Michael Jordan oraindik gogoan izango dute, baita Bugs Bunny ere. Gazteenek marrazki bizidunak gustura kontsumituko dituzte.

Argot askoz josia dago pelikula, baina saskibaloiko termino asko gure egunerokoan ezagunak direnez segituan identifikatu ditzakegu eta horrek gainera konfiantza igoko digu.



10. THE PRINCESS BRIDE

(1987)

KIDEren pelikula kuttuna da hau. Pelikula oso bat da bere horretan: amodioa, abentura, beldurra, magia, zientzia-fikzioa,... Pelikula ez den pelikula bat eta 30 urte beranduago oraindik jarraitzaile sutsuak dituena.

Robin Wright (Wonder Woman, House of Cards), Mandy Pattinkin (Homeland), Billy Crystal...aktoreen zerrenda ezin hobea.

Hizkuntza aldetik errepikapen askoz beteta dago pelikula "As you wish", "inconceivable!", "My name is Iñigo Montoya,..." eta lekuen izenak deszifratzeak jolasteko tartea ere eman dezake familiarentzat.

Guztiek ondo pasatzeko eta ingelesa barneratzeko bide ona da.




Bonus track

Gustuko lekuan aldaparik ez

Familian elkartzen bazarete denbora konpartitzeko, aukera aprobetxatu dezakezue ingelesa ikasi, hobetu edo praktikatzeko. KIDEren gomendioa da ahal den guztietan bertsio orijinala ikustea, ohitzea ingelesa kontsumitzera. Horregatik, gustatzen zaizuena gustatzen zaizuela zuentzat beti onena aukeratuko duzue.


Enjoy!

31 views0 comments

Recent Posts

See All