top of page

Atxorrotx Eguna 2020 (eta gu etxean)

Updated: May 3, 2020





2020ko maiatzaren 3an goizeko 7an egunero bezela esnatu, gosaldu, nagiak atera eta (bai, aitor

tu beharra daukat) inongo gogo barik bideari ekiten diot familia guztiarekin; eta ez gara gutxi, bi nagusi, bi haur, bi txakur eta hainbat protesta.


Lehenengo porlanezko aldapan izerdirik txarrenak datoz, baina eskerrak jakin badakigula txarrenetan txarrenak direla eta horregatik bakarrik eramangarriagoak izango dira. Mendi pistan sartzeaz bat animoak aldatzen dira, izerdiak hor segitzen du baina tontorrean dastatuko dugun txorixo bokadilloa eta salda ahoan igarri ditzakegu iada. Jendearekin elkartzen gara eta berriketak ere giroa beste modu batera epeltzen du. Ordubete eta tontorrean gaude jai giroan herrikoekin ospatzeko musika, janari eta irribarreekin.


Baina ez da gertatuko. Aurten ez, behintzat. Ezin gara etxetik irten eta gure leihoetatik begiratu beharko dugu Atxorrotx.


Izatez Arrasatekoa izanda, Eskoriatzakotzat hartzen hasi dut nire burua eta hein batean lotura oso berezia daukat Atxorrotxekin. Bertan noizbat egon denak badakit zeinen berezia den, ikuspegia, kokapena, historia, magia, natura, ... nahi duzuena aukeratu eta han eskura izango duzu.


2020ko maiatzen 3an etxetik ospatuko dugu Atxorrotx Eguna, baina ospatuko dugu. Eta nik diodan maitasun guztiarekin nire parte txikia eskeini izan nahi diot Atxorrotxeko Kondaira umeei eskeiniz bideo bezela.


Ondo pasa eskoitzarrok!


*(Nire lehenengo aldia izan da bideo bat editatzen, badakit ez dela perfektua baina egon ziur nire maitasun guztiarekin egin dudala zuentzat)


Bideoko musika guztia:

Bideoan ikusten diren irudiak:

52 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page