• Alaine Altube

IRREGULAR VERBS eta hauek nola ikasi. Edo nola ez gorrotatu ingelesa (guztiz)

BE-WAS/WERE-BEEN edo BI-GUOS/GUER-BIN

CATCH-CAUGHT-CAUGHT edo KATX-KOT-KOT


Ia-ia lehenengo mailatik eta, helduz gero, bigarren batxilergoko bigarren mailararte gurekin egongo dira ingeleseko kurtso GUZTIETAN irregular verbs maiteak. Erregularrak baino lehenago aipatzen dira, Garrantzi gehiago ematen zaie. Burukomin gehiago ematen dizkigute. Gorroto gehiago diegu. Zergatik ez ba? Hiru zutabeko 80-120 lerroko zerrenda bat eman eta buruz ikasteko esan ziguten, behar-beharrezkoa zela eta kitto!


Irregular verb list
.pdf
Download PDF • 64KB



ZER DIRA ETA ZENBAT DAUDE

Irakasle betaurrekoak jantzi eta azalpen txikia dator orain. Irregular verb bat zer da? PAST SIMPLE edo PAST PARTICIPLE eran -ed (-d edo -ied) gehitzen ez zaionean aditz erregularrei bezela. Zenbat irregular verb daude? Ba guri 80ko zerrenda luzeegia zela pentsatzen bazitzaigun ere gutxienez 200 inguru direla esan genezake. Ingelesez modernoan 370 bat inguru daudela esaten da eta guztira 470 aditz ez erregular ez horren ohiko ingelesa kontutan hartzen badugu. Horrek esan nahi du aditzen %17a ikastera bakarrik behartu gintuztela.


ZERGATIK IKASI

Ados, ingelesak 170 000 hitz erabiltzen baditu, irregular verb hauek %0,2a bakarrik dira. Horrek ez dirudi gehiegi. Baina sakonago begiratuta, gutxiago gustatzen zaigun atal horrei erreparatuta gramatikan ia edonon daude.

Hasteko, TO BE (izan/egon) guztiz irregularra da bere orainaldiko formetan ere (I am, you are, he is, ...) eta VERB TENSEak ez ditugu bera barik imajinatzen ezta? Eskua altxa dezala inoiz to be bat ahaztu ez duenak.


Ba pentsatzen jartzen bagara irregular verbsak ere edozein lekutan agertzen zaizkigu edo?

PAST SIMPLE ? >> I ATE an apple yesterday.

PRESENT PERFECT ? >> I have already DRUNK all the milk.

PAST PERFECT ? >> She had just LEFT the money.

(ANY) PASSIVE >> The letter was SENT by air.

REPORTED SPEECH* >> They had believed the computer had been STOLEN.


NOLA IKASI

Oso ondo, eta zer?

Ba badirela buruz ikasteaz aparte beste modu batzuk aditz hauek ikasteko (edo ikasten saiatzeko).

  1. Hartu zerrenda eta lerroka buruz ikasi. Behin aditz bat eta bere Past Simple eta Past Participle ikasita hurrengora pasa edo bosnako taldetan banatu.

  2. Alfabetikoko buruz ikasi. Aldi bakoitzeko letra batekin hasten diren aditzak ikasi.

  3. Aditz mota ezberdinak dituzten ariketak egin eta zuzenduz. Past simple, Passive, Perfect, Reported Speech edo bestelako ariketak eginez alde batetik. Egiteak perfekzioa dakarrela diote, egiteak permanentzia badakarrela ez ahaztu.

  4. Familietan banatu aditzak. Inoiz fijatu zara azpitaldeak egin daitezkeela taula horretan? Aditz bat baino gehiago past simple eta past participle formetan berdin mantentzen dira, batzuk ez dira hiru formak denak berdin mantentzen? eta batzuk ez dute -ght amaiera hartzen? eta batzuk ez dute bokal bat bakarrik galtzen? Begiratu, hausnartu, aztertu, idatzi, zer azpitalde daude hor?

  5. Flashcards. Zuk zeuk sortu edo interneten eskuragarri dauden baliabideak erabili. Aukera bat alde batetik infinitive idaztea da eta beste aldean past simple eta past participle; edo euskaraz idatzi esanahia eta saiatu zuk zeuk infinitive, past simple eta past participle asmatzen.

  6. Zure modua sortu. Pertsona bakoitza ezberdina da eta ikasteko modua ere bai. Nire irakasle urteetan ikusi ditudan moduak oso diferenteak izan dira eta batzuentzat balio izan dutenak beste batzuentzat sekulako porrota izan da. Zerbaitek ez badu zuretzat funtzionatzen, beste zerbaitekin saiatu.


Eta gogoratu aipatutako modu guzti hauek bakarka, bikoteka, taldeka edo interneten egin daitezkeela.


Zergatik ez memoria jolas bat erabili praktikatzeko? Edo jolas konpetitibo bat sortu? Agian hutsuneak betetzeko ariketak egitea da zuri komeni edo gustatzen zaizuna.


Nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan materiale edo ideai gehiago emateko kaixo@kidecoaching.eus en. Kidecoaching Youtube kataian ere irregular verbs-ekin laguntzeko bideo bat daukazue eskura.



Ez eman amore, oraindik zure modua aurkitu ez duzula besterik ez da!!!

13 views0 comments

Recent Posts

See All